JEZ SISTEMAS FERROVIARIOS

JEZ SISTEMAS FERROVIARIOS SLren egitekoa manganeso altzairuz egindako gurutzamenduak eta trenbideko tresnak diseinatu, fabrikatu, hornitu eta mantentzea da. Gainera, orokorrean industria arlorako pieza moldeatuen galdaketa ere egiten du.

Gure sail Teknikoak (Ikerketa eta Garapen Saila) trenbideko tresnak diseinatu eta ekoizteko gaitasuna bermatzen digu (saihesbideak, ihesbideak, diagonal bikoitzak, zeharbideak), baita horien osagaiak diseinatu eta ekoiztekoa ere, hala nola: Manganeso altzairu gogorrezko bihotzak, orratzen ordezkoak eta abar.

JEZ Sistemas Ferroviarios SL enpresak bezeroaren beharrizanetara egokitzen ditu garapenak.

Gehiago

MFA

Voestalpine